Digitalizazio lanak
Zure artxiboa formatu digitalera bihurtzen dugu. Bereizmen handiko irudiak eskaneatzen ditugu eta hizkuntz askotan zuzendutako OCRa egiten dugu.
Era guztietako dokumentuak digitalizatzen ditugu: dokumentazio historikoa, liburuak, aldizkariak, aktak, egunkariak, argazkia, planoak, diapositibak, negatiboak, kartelal...
Gure konpromisoak:
- Materiala arreta guztiarekin maneiatuko dugu.
- Lagin bat prestatuko dugu bezeroarentzat, nahi dituen kalitate parametroak ezar ditzan.
- Informazio guztia digitalizatuko dugu, asko bada ere.
- Bezeroak eskatzen duen moduan indexatuko ditugu dokumentuak.
- Digitalizatutako fitxategiak berezoak nahi duen formatuan eskuratuko ditu.
Hauek dira gure digitalizazio sailak egindako lan batzuk:

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
11.500 irudiak digitalizatu ditugu.
Ingelesez, frantsesez eta gazteleraz zuzendutako OCRa, Euskara Zerbitzuarentzat.

Emakunde. Emakumearen Euskal Institutua
Emakunderen artxibategian gordetako kartelak digitalizatu ditugu.
Argitalpenak eta aldizkariak digitalizatu dizkiegu.

Dijitalidadea SL
Euzkadi 1913-1931 egunkaria digitalizatu dugu.
Nafarkaria gehigarria, 1991-2002.

Zeanuriko Udala
Udal errolda digitalizatu genuen.

Euskararen Erakunde Publikoa
Ipar Euskal Herriko euskararen corpusa biltzen duten 100 liburu baino gehiago digitalizatu eta ondoren testua zuzendu genuen.

Ihardun Multimedia
Hainbat hizkuntzetako dokumentazio historikoa digitalizatu dugu. 100.000 orri baino gehiagoren OCRa, zuzenketa eta maketazioa.
Papereko argitalpenen askoren Interneterako bertsioa prestatu, testua xml bidez egituratu genuen.

Elhuyar
Tratamiento digital de señales liburuaren digitalizazioa.

Ignacio Aldekoa kultur etxea
Celedón aldizkariaren digitalizazioa 1920tik 1994ra.

Barakaldoko Udala
Sefanitro enpresaren artxibategi zaharra eskaneatu, 1940tik 2007ra arte.

Arrasateko Udala
Arrasateko skauten argazki funtsaren digitalizazioa. (10.000 diapositiba).